ESLE Logo

ESLEko errepositorioaren helburu nagusia Euskal Autonomi Elkartean software libre eta open source-ko garapenak suspertu eta sustatzea da.

Softwarearen garapenarako lankidetza ingurune bat erraztea eta bere erabiltzaileei ezagutza librearen iturri bat eskeintzea lortu nahi da. Softwarearen garapenen iturburuaren erabilgarritasunaren eta honekin batera erantsitako dokumentazioaren bidez, proiektu honek ingurune akademiko eta zientifikoetan beste ekimen interesgarrien eukarri gisa baliagarri izatea espero da.

Errepositorio honen bitartez lortu daitezkeen software garapenak eta hauei erantsitako dokumentazioa askatasun osoz erabili daitezke, bere erabiltzaileak garapenen iturburuaz baliatu daitezke nahi duten moduan, nahi bezela martxan jarri edo kodea aldatu beren beharizanetara egokitzeko. ESLEk bakoitzaren beharretara egokitu daitezkeen zerbitzuak eskeintzen ditu. Beste zerbitzu batzuen artean, ESLEk aholkularitza zerbitzuak, neurrira egindako softwarea, integrazioa, bakoitzaren eskariei erantzuna emateko euskarria.

Beste eduki batzuen artean, errepositorio honetan SPRI erakundearen KZlankidetza egitarauatik ateratako proiektuak aurki ditzakezu.

Azken albisteak

Euskadiko software libreko enpresen Elkartea (ESLE), errepositorio hau abian jarri du bere egiteko nagusia betetzeko asmoarekin, software librea gaur egun baliozko hautabide bezela aurkeztea eta bere erabilera suspertzea, ESLEk ezagutza libre eta irekia funtsesko baloretzat hartu bait du. Arrazoi hau dela eta, errepositorio honetan aurkitu daitezkeen software garapen guztiak GPL lizentzia librea erabiltzen dutela bereiztu daiteke, horregaitik softwarearen erabiltzaileek lizentzia honek dituen baldintzak bete beharko dituzte.

Errepositorio honetan aurkitu daitezkeen aplikazioak jarduera arlo ezberdinen arabera antolatu dira, modu honetan erabiltzaileei aplikazio konkretuen bilankuntza erraztea bilatzen da. Software garapen bakoitzari erantsita aplikazioen erabilera zuzena egiteko beharrezkoak diren agiriak eskeintzen dira.

Errepositorio honetan eskeintzen den softwarea, kode irekiakoa izanik, ostatu ematen zaien ekoizkinen egokitzapena eta pertsonalizazioa egiteko posibilitatea ematen zaie erabiltzaileei. ESLE gaur egun Euskadiko ia 30 enpresek osatzen dute, enpresa hauek software garatzaileak, ezartzaileak eta informatika eta telekomunikazio zerbitzuak eskaintzen dituzte. Elkarteak eskatzen duten leku honen erabiltzaileen esku jartzen ditu eskeintzen dituen zerbitzuak. Zerbitzu ezberdinei dagokien tarifen kontsulta egiteko esle at esle.eu helbidera zuzendu besterik ez da egin behar.

ESLEk ekimen hau erabiltzaileentzako onuragarria izatea eta software librearen erabilera enpresa ingurunean naiz ingurune akademikoan sustatzeko balioko duela espero du.

Repositorio de ESLE -en estatistikak

Erregistratutako proiektuak: 83

Gehien deskargatutako proiektuak

(1,135) Sinadura1
(499) Sibol
(343) Arotz
(272) Sinadura Desktop
(215) Hontza
(213) Legedia ESLE
(182) Gestión de Clínicas
(155) Gestión de consultas médicas
(124) Serteca
(100) Amicyf

Duela gutxi erregistratutako projektuak

 Programa de Gestión de Alertas de AEGA
 Hekimen
 SartuGES
 Reserva de citas Online - ADEADA
 Proyectar con Madera AROTZGI
 Gestión de Trabajos y Proyectos -AFOGASC
 Tramites FEVASER
 Frantzialan
 Autoimplantación de seguridad y LOPd
 Paginas amarillas
Proyectos: kzlankidetza SPRI
Diseño web: TOOLKOM · Irontec · Zylk.net · Powered by GForge        |        E.S.L.E